XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez, bada,
Kontua da, hori utopikotzat ala metafisikotzat hartu behar den kasu honetan.
Arrazoi nagusi-nagusi bi dago, edo azken finean bat, pentsamendu hau abertzalea ezin izateko, eta
Historiaren ikusmoldea bera da.
Baina honek hainbat aspektu inplikatzen du, bi oso orokor bakarrik aipatuko dut nik orain.
a) Bat da, Unamunoren historiaren filosofia kontenplatiboa dela: marraskilo baten organismoa ikertzen duen zientzia positibo neutral baten maneran, kanpotik bezala, begietsi egiten du (egin ahal uste du!) bilakaera historikoa.
Ez bakarrik ez du izan nahi, baizik ezin da izan historian interbenitzeko ekintza-teoria bat, debekatu egiten du interbenitu gura izatea.
Izan ere, teoria honek espreski aitortzen duenez (eta bere buruaren konprentsioa adierazten du horretan), historia ez dute ideiek eta teoriek, ez giza asmoek, nondiknoratzen, bere halabeharrezko bidea beti barrutik determinaturik ibilki.
b) Bigarren arrazoia espezifikoki Euskal Herriari dagokio.
Gomuta orain hasieran aipaturiko etnologiaren eta historiaren arteko diferentzia hura.
Historiaren aldean intrahistoriari halako balio kasik esklusiboa ematen bazaio, azkenean lorpen historikoek (autogobernuak berak, politika guztiak finean) axalekoa beste inportantziarik ez dauka.
Euskal Herriaren inportantzia guztiak intrahistorikoa dirudi, ordea, Euskal Herriak historiarik ez dauka.
Unamunoren terminoetan, Euskal Herria natura da, ez historia.
Beraz; Euskal Herria eternoa, etab., bai, bada (historiaurreko eta historigaindiko edo pekoa, nahiago dena),
Badago gero bigarren arrazoi honekin batera funtzionatzen duen beste zerbait, eta da, Euskal Herria, oso-osoki ez bada ere, funtsean Euskal Herri baserritarrarekin identifikatzen dela.
Euskaldunak (nekazariak) natura dira eta naturarekin bateginda bizi dira (